XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goizean, larrera joan baino lehen eta ilunabarrean larretik datorrenean, ardiamak esnez betetako errapea eskainiko dio bere ume maiteari.

Arkumeak, belaunikatu eta ditia ahoan sarturik, gustora edaten dio amari esne gozo eta beroa.

Eta bere poza agertu nahirik batera eta bestera eragiten dio buztanari.

Noizean behin, kolpetxo bat edo beste emango dio buruaz, esnea hobeto etor dakion.

Esnea edanik, gose eta egarria biak asetzen ditu arkumeak: arkumea bete bete gelditu da, eta jauzika hasiko da laster.

jauzika: saltoka.